- Urtarrilaren 8ra bitarte Astigarragako Astiko elkarteko establezimenduetan kontsumitzen dutenek saski erraldoia irabazteko aukera izango dute. Horretarako, Prezio Justuaren sistema erabiliko da: bezeroek produktu loteari prezioa jarri beharko diote eta gehien hurbiltzen denak (preziotik pasa gabe) jasoko du saria.

Kanpainak iraun bitartean Mon paperdendako (Tranbia ibilbidea, 11) erakusleihoan egongo da saskia ikusgai.

Urtarrilaren 8a izango da produktu-loteari prezioa jartzeko azken eguna, eta urtarrilaren 10ean jakinaraziko da irabazlearen izena.