- Ganso & Ciak Alpha familia ikuskizuna eskainiko du abenduaren 26an Sarobe arte eszenikoen gunean, 17.30ean. Ohi denez, Urnietako Udalak bi sarrerako lau sorta zozkatuko ditu gaur arte izena ematen duten urnietarren artean. Bi modu daude zozketan parte hartzeko: udal webgunearen edo Apparen bidez edo Saroben jarritako kutxatilean izen-abizenak eta datuak sartuz. Bestalde, leihatilan sarrerek hiru euro balio dute.