- Galdetegi bat prestatu du Santuenea Elkarlanean talde eragileak auzokide guztien artean auzoaren argazkia ateratzeko. Auzo Planaren definizioa dinamizatzeko sortu den boluntario taldea da. Urrian sukalde lanak egin ostean, proposamena herriratzeko unea iritsi dela uste dute.

Galdetegia erantzuteko bi aukera daude: online, Udalaren webgunean zein sare sozialen bidez (@usurbiludala Twitter, Facebook eta Instagramen); edo paperean. Kopia ba-tzuk banatu dituzte auzotarren artean. Horretaz gain, bihar 17.00etatik 19.00etara eta azaroaren 20an 11.00etatik 14.00etara, Gure Elkartea taberna parean mahai bat jarriko dute, nahi duenari galdetegia eskura eman eta betetzen laguntzeko. Galdetegia azaroaren 21era arte bete ahal izango da eta bertan mugikortasunean, irisgarritasunean, zain-tzan, ekipamendu zein zerbitzu publikoen eremuan, edo beste gai batzuen inguruan ekarpenak egin daitezke.

Honen ostean, ondorioak bildu eta proposamena sakontzen jarraituko dute. Azaro eta abendu bitartean, auzo-txangoak burutuko dituzte (jakinaraziko dituzte datak) eta diagnostiko osoaren aurkezpen ireki bat ere egingo dute urtea amaitu baino lehen.

Ondo bidean, 2022 urtearen hasierarekin batera proposamen fasea ireki ahal izango dute. "Denon artean, Santuenea hobetzeko tresna izango den Auzo Plana eraikitzeko", aderazi dute. Talde eragileak bide honetan Udalaren eta Hiritik At Kooperatibaren laguntza du.