- Lizeaga auzoko Madalena kalearen birgaitze lanak martxan dira. Kale horretako 1 eta 7 atarien arteko zatiari eragiten dio obrak eta erabateko birgaitzea izango da.

Ur eta saneamendu hoditeria berritu da eta fatxadetan zeuden argindar eta telefonia hodiak kendu eta lur azpian sartuko dira. Argiteri publikoa ere aldatuko da.

Oinezkoen pasabidean hormigoizko geruza bat jarriko da eta zabalagoa izango da. Zuhaitzak landatuko dira ere eta bankuak ipiniko dira.

Birgaitze lanen kostua 110.000 eurokoa da (BEZa barne) eta bi hilabete iraungo dutela aurreikusten da.