- Hika lantzeko ikastaro berri bat antolatu dute Usurbilgo Udalak eta Etumeta euskaltegiak, elkarlanean, eta izena emateko epea ireki dute.

Azaroko astearteetan egingo dute. Hilaren 2an izango da lehenengo saioa eta 30ean, azkena; 18.15etik 20.00etara bitartean izango dira, Potxoenean. Alde teorikoa eta praktikoa landuko dituzte, Usurbilgo AEKko Rosa Zubeldia irakaslearen eskutik.

Jakinarazi dutenez, 16 lagunen-tzako tokia izango da ikastaroan, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea udaletxean, kultura@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 371 999 telefonora deituta.

Hikaren ezagutza eta erabilera areagotzea du helburu ikastaroak, eta apirileko ikastaroan bezala, oraingoan ere arreta berezia eskainiko diote nokari.