- Mugikortasun Astea dela eta, Astigarragako Udalak jakinarazi duenez, irailaren 22ra arte, Bidebitarte poligonorako sarrera Donostia ibilbidetik itxita egongo da. Beraz, ibilgailuak Portutxoko biribilgunetik eta Urumea Berritik sartu beharko dira. Bestetik, Udalak egun hauetan hainbat ekitaldi antolatzeaz gain, herrian zehar bizikletak lotzeko euskarri gehiago jarriko dituela iragarri du.