- Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia aktore ezagunek Bost minutun antzerkiaren aurrestreinaldia eskainiko dute abuztuaren 10ean Sarobe arte eszenikoen gunean. Urnietako Udalak bihar arte izena ematen dutenen artean bi sarrerako lau sorta zozkatuko ditu. Izena Urnietako Udalaren webgunearen edo APParen bidez edo Saroben jarritako kutxatilean eman daiteke.