- Aurten ere, pandemiarengatik ezarritako osasun neurriak bermatzeko, Ttakun Kultur Elkarteak antolatu ohi duen Santa Ana eguneko parodia tradizionala Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan egingo da gaur 22.00etatik aurrera.

Zuzenean ikusi ahal izateko, gonbidapena eduki beharko da, aforoa mugatua baitago.

Hala eta guztiz ere, gonbidapena lortu ez duten herritarrek ikusi ahal izateko, streaming bidez ere emango dute https://youtu.be/DRrPxyynC-s helbidearen bitartez.

Bestalde, gaurko eguna ere seinalatua da Astigarragarentzat. Zenbait ekitaldi antolatu dira prebentzio neurri egokiekin: aire librean edo eremu handietan izango dira, eserita eta aforoa mugatuta.

Hala eta guztiz ere, Udalak arduraz jokatzeko mezua zabaldu du eta alkateak, Xabier Urdangarinek, honen harira, bideo bat grabatu du udal webgunean ikus daitekeena.