Usurbilgo gobernuak bermatu du: Zapategi eremuan zeunden planak aurrera egingo dute. Gureak taldeak bertan egingo du egoitza berria, eta Balfer enpresa izango du orain Zapategi garatzeko bidelagun.

Hitzarmen berri bat sinatzea eska-tzen du horrek, eta, aurreikuspenen arabera, irailean izango da hori: Udalak, Gureakek, Balferrek eta Michelinek izenpetuko dute akordioa.

Osoko bilkuran gogorarazi zutenez, hasieran, Gureak eta Elkar ziren Zapategi garatzekoak. Izatez, lanean hasteko gutxi falta zutenean egin zuen eztandak covid-19ak, eta horrek erabat aldatu zuen panorama. Osasun krisiak eremu guztietan izan ditu ondorioak, baita kulturan ere.

Hala azaldu zuen argitaletxeak berak erabakiaren berri ematean: inbertsio handia egin behar zuten Zapategin, baina osasun krisiak eragindako kolpeak proiektutik atera-tzera behartu zituen, euren beharrak inbertsio txikiago bat eginez asetzera behartuta. Azkenean Elkar Fundazioak bere egoitza berria Adunako Haizpe industrialdean jarriko du.

Usurbilgo Gobernuak aitortu duenez, horrek Zapategiren etorkizuna kolokan jarri zuen. Izan ere, Gureak-ek beste aukera batzuk izan ditu eskura, egoitza berria Donostiako Eskuzaitzeta poligonoan jartzea kasu.

Azkenean, ekainaren hondarrean egindako administrazio kontseiluan, Zapategiko egoitzari eustea erabaki zuen Gureakek. Zapategi garatzeko bidelagun bat topatu izana da arrazoietako bat: Balfer enpresa susta-tzailea izango du bidelagun proiektu berrian. Zapategiren beste erdia garatuko du Balferrek, ondoren, 50.000 m2ko eremu hori sustatzeko.

Udal Gobernuaren esanetan, proiektua egoera berrira egokitu behar da orain, eraikigarritasun eta erabilera berriak ezartzeko. Aurrez egindako lan askok egoera berrirako balio badute ere, prozedurarekin berriz hasi behar dela azaldu dute. "Azeleragailua sakatu, eta iraileko Plenora lau erakundeon arteko hi-tzarmena ekartzea da helburua, horrela hasi ahal izango baitugu arau aldaketarekin lanean".

Elkarren erabakia "kolpe gogorra" izan zen, udal Gobernuaren esanetan, bai argitaletxearentzat beraren-tzat, Zapategiko proiektu sozialarentzat, Usurbilentzat eta baita Gipuzkoarentzat ere. Hiru erakundeen arteko elkarlanari eutsi diote, hala ere, Gureak Usurbilen gelditu eta Zapategirentzat irtenbide bat topatzeko.

Zapategirako bidelagun berria topatu izana, beraz, albiste ona da, udal Gobernuaren hitzetan: "Albiste ona da Usurbilgo herriarentzat, jarduera ekonomiko berriak eta, beraz, lanpostuak erakarri ditugulako eta eremu degradatu bati hirigintza irtenbide bat emango diogulako".

Proiektua aurrera ateratzeko izandako elkarlana nabarmendu du udal Gobernuak: "Udal honek malgutasunez jokatu du, denok jarri dugu gure alea hau aurrera ateratzeko, eta, azkenean, emaitza bistakoa da: aurrera atera dugu".

Hilabete honetako Plenoa mamitsua izan da. Izan ere, aurrera ateratako beste gai bat A96 (Portalmusu) eta A97 (Komentua) eremuen hirigintza eraikigarritasuna handi-tzeko Arau Subsidiarioen aldaketa puntualari hasiera ematea izan da.

Zenbait hilabete daramatza Matia Fundazioak Kalezarren zaintzadun etxebizitzen auzunea eraikitzen. Hain justu, arauetan baimendutako eraikigarritasunaren mugara iritsi da, eta hutsik gelditu diren zenbait espazio erabili ahal izateko egin dio eskaria Udalari. Erabakia aho batez hartu da.

Hasiera batean Elkar argitaletxeak joan behar zuen orube hartara, baina covidaren krisiaren ondorioz atzera bota zen