- Bihar, Hernaniko Ave Maria parkean, jolas librerako aukera izango dute zero eta hamabi urte bitarteko haurrek. Eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegi plazara lekualdatuko litzateke ekintza. Aurretik ez da izena eman beharko baina bertan aforo eta segurtasun neurriak bete beharko dira. Material desegituratuarekin eginiko jolasak aurkituko dituzte, sormena eta beste gaitasunak garatzeko.