- Astigarragako J. Barandiaran plazan ireki berri den Emakumeon Etxean, bihartik aurrera aholkularitza juridikoa jasotzeko aukera zabalduko da. Zehazki, lan munduarekin loturiko aholkularitza zerbitzua izango da eta doan eta konfidentzialtasunez eskainiko da. Zerbitzu berri honen zehaztapenak azaltzeko, bihar 18.00etan aurkezpena egingo dute Emakumeon Etxean.