- Lasarte-Oriako Euskara sailak aurtengo dirulaguntza deialdia aurkeztu du. Guztira sei dirulaguntza lerro aurkeztu ditu eta horietarako 77.260 euro daude onetsita.

Euskara ikasteko bekak lor-tzeko, dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan eskatu beharko dira. Udako unibertsitateetako euskarazko ikastaroetarako bekak, aisialdiko begirale eta zuzendari tituluak euskaraz ateratzeko ikastaroetarako bekak eta enpresetako eta elkarteetako jarduera puntualak euskaldun-tzeko dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 31n amaituko da. Autoeskoletan gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzea saritzeko bekak abenduaren 31 arte eska daitezke. Azkenik, enpresak euskalduntzeko programarako laguntza hitzarmena sinatzen denean finkatuko da.

Deialdi bakoitzaren informazio guztia Udalaren webean aurki daiteke.