- Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak, Euskararen X. Maratoiko zortzikotea osatuko duten kideekin batera, Euskararen X. Maratoia urtebetez atzeratzea erabaki dute.

Horrela izanik, antolaketa lan ba-tzuk aurreratuta daude iaztik, baina "Euskararen Maratoia ospatu behar denean, ondo, bere izaerak eskatzen dituen baldintza guztiekin, ospatu behar dela lehenetsi dutela" adierazi du Jon Antxordoki Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak.

Mari Karmen Ormazabalek, Ttakuneko lehendakariak, ere gauza bera azpimarratu du: "Euskararen Maratoia erdizka egiten hasiz gero, ez dela Euskararen Maratoia eta behar dituen baldintzak ziurtatzeko urtebete gehiago itxaron behar baldin bada, hala egingo dugu".

Edozein kasutan, herritar guztiei gogoratu diete "euskaldun izan edota izan nahi dugun guztioi irekitako plaza izango dela Euskararen X. Maratoia eta herritar guztiok gaudela gonbidatuta bertan parte har-tzera, bakoitzak nahi edota ahal duen eran".

Ttakun Euskararen Maratoia duela 34 urte antolatzen hasi zen eta lau urtetik behin ospatzen da. Azkeneko Maratoia 2016an antolatu zen, Irten armairutik lelopean, eta bertan agertu ziren, lehen aldiz, Ahobizi eta Belarriprest rolak, gaur egun Euskaraldiak erabiltzen dituenak. Beraz, hamargarren edizioa 2020an ospa-tzekoa zen, baina iaz urtebetez atzeratzea erabaki zen. Aurten pandemiaren egoera ere larria denez, bigarren aldiz atzeratu dute.