- Usurbilgo kiroldegiak haur zein helduentzako udan, uztailaren 5etik 30era, eskainiko dituen ikastaroen izen-ematea maiatzaren 20ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea Internet bidez egin beharko da eta formularioak Udalaren webgunearen bitartez bete daitezke. Plaza baino izen-emate gehiago baleude, zozketa egingo litzateke. Maiatzaren 21ean egingo da, eta mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie plaza egokitu zaien edo ez. Eskaintzen diren ikastaroak ere Udalaren webgunean ikus daitezke.