- Astigarragako Sagardoetxearen etorkizunari buruzko bigarren saioa egingo du gaur, 18.00etan hasita, Hausnarketa Taldeak. Kultur etxe zaharreko aretoan izango da saioa eta etorkizuneko aukerak zehazten hasiko dira.

Lehen saioa apirilaren 22an egin zuen Hausnarketa Taldeak. Talde horretan parte hartzen ari dira Astigarragako elkarte eta eragileak, sagardogileak, Sagardoetxea eta Udala. Saio horretan, Sagardoetxearen ibilbidea ezagutu eta gaur egungo egoeraren azterketa partekatua egin zuten.

Astigarragako Sagardoetxeak hamabost urte betetzen ditu aurten eta orduz geroztik asko dira bertan aurrera eramandako ekin-tzak, baita bertara hurbildutako bisitariak ere. Urte hauetako hazkundea kontutan hartuta, Sagardoetxearen kudeaketan parte hartzen dutenen artean honen bilakaeraz hausnartu beharra ikusi dute.

Parte-hartze prozesu honi buruzko informazioa Udalaren webgunean dago eskura.