- On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXVII. edizioko sari banaketa ekitaldia ospatu zen atzo eguerdian Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Karmele Mitxelenak, Irati Etxeberriak eta Irene Albizuk irabazi zituzten sari nagusiak, heldu, gazte eta haurren kategorian, hurrenez hurren. Ekitaldia Lorea Intxaustik aurkeztu zuen eta musika eta dantza ikuskizunez girotuta egon zen.