- Bihar 19.00etan Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatro taldeak Hnuy Illa ikuskizuna aurkeztuko dute. Lan honetan poesia, dantza, ikus-entzunezkoak eta musika elkarrekin bizi dira eszenatokian. Sarrerak aurrez salgai daude 5,50 eurotan Kutxabankeko webgunean eta baita ikuskizuneko egunean bertan ere kultur etxeko leihatilan.