- Hernaniko Udala eta herriko zenbait kolektibo elkarlanean lantzen ari dira Energia Berriztagarrien Komunitatearen sorrera. Hori aurkeztu aurretik, energiaren eredua aldatzeko beharraz hitz egingo du Iñaki Bárcenak, EHUko Gizarte eta Politika Zientzietan doktoreak eta ekologismoan aktibista historikoak. Hitzaldia datorren ostegunean 18.30ean, Iturolan (Gabriel Zelaia) izango da.