- Astigarragako Udalak datorren ostegunean Hiri Mugikortasun Planaren (HMJP) aurkezpena burutuko du 18.00etan Herri Eskolako aretoan. Bertan osatutako planaren nondik-norakoak aurkeztuko zaizkie herritarrei. Udaletik aurreratu dutenez, HMJP baten helburu estrategikoa pertsonen mugikortasun beharrei eredu jasangarri baten baitan erantzutea da. Eredu honek herritarrak izango ditu erdian, eta hiriguneko mugikortasun modu guztiak izango ditu kontuan: publikoak eta pribatuak, bidaiariak eta karga, motorizatuak eta ez-motorizatuak, mugimenduan eta aparkatuak.