Parte hartze zabalarekin jarri da martxan Ibili Andoain egitasmoa. Aste honetan ere, asteazkenez, jarduera fisiko osasungarria bultzatu eta adinekoen arteko gizarte-harremanak errazteko helburuarekin elkartu dira. Hitzordua Goikoplazan izan ohi da; 10.30ean ibilbide ertain eta luzea egiten dutenak irteten dira, eta ibilbide laburra egiten dutenak, aldiz, 11.00etan.