- Artaziakoop taldearen Plazan proiektuaren barruan, Saioa Olmo artistaren Geroa xuxurlatzen soinu instalazioa entzungai egongo da gaurtik otsailaren 11ra Hernaniko udaletxeko arkupeetan. Lan honek hausnarketa bat proposatzen du harremanak eta erlazionatzeko moduen inguruan.

Proiektu honetan Hernaniko hezkuntza arloko hainbat pertsonek hartu dute parte, “Zein mezu xuxurlatuko zenioke etorkizuneko pertsona ba?ti?” galderari erantzunez. Besteak beste, bertan daude, Txirrita eta Urumea eskolako ikasle eta irakasleak eta Hernaniko gaztelekuko hezitzaile eta gazteak.

Proiektuaren bultzatzaileen artean, Artaziak kooperatiba dago. Lantalde hau hezkuntza artistikoa eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatiba da. Praktika eta metodologia artistikoak, ezagutzen partekatzea eta eraikuntza eta eraldakeratako tresna baliagarriak diren ikasketa-prozesuak bultzatzen ditu. Bestalde, proiektuaren ideia artistikoaren atzean Saioa Olmo dago, artista interdiziplinarra eta EHUko Arte Ederretako irakaslea.

Bere proiektuak talde-ekintza performatiboetan, egunerokotasunetik urruntzeko gailuetan, eraikuntza kolektiboko proposamenetan eta instalazioetan gauzatzen dira. Esan bezala, bere lanen artean 2017an sortutako Geroa xuxurlatzen proiektua dago. Honek Jaurlaritzaren, Kutxa Fundazioaren eta Hernaniko Udalaren babesa du.