- Usurbilgo Udalak jakitera eman duenez, hondakin gidari-biltzaileen lan-poltsa handitzeko epea zabaldu du Garbitania Zero Zabor SM enpresak.

Hautatutako pertsonek Garbitanian sor daitezkeen beharrak estaltzeko (ordezkapenak, aldi baterakoak zein postu finkoak estaltzeko) kontratuak izango dituzte (mugagabeak edo iraupen jakinekoak).

Urtarrilaren 25era arte izango dute interesdunek izena emateko epea. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa Garbitaniako bulegoetan aurkeztuko dira edo postaz bidaliko dira (Lastaola poligonoa 3, A-12 eraikina. Ereñotzu).