- Astigarrako Udala ia 110.000 eurotan lagunduko die hiriko ostalariei azaro eta abenduan martxan dauden eta jarriko diren neurri eta dirulaguntzen bitartez. Joan den astean, Udala ostalariekin bildu zen abiaraziko dituen neurri eta dirulaguntza berriak azaltzeko.

Konkretuki, 1.000 euroko dirulaguntza finkoa emango die ostalariei jarduera geldiarazi behar izan dutelako. Horretarako, 50.000 euro bideratuko ditu Udalak.

Gainera deskontu-bonuen ekimenaren bigarren edizioa martxan da dagoeneko. Aurreko edizioaren parekoa izango da, baina bi aldaketa nagusi izango ditu: %30eko deskontua izango dute bonuek oraingoan, eta komertzio zein ostalari guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Abendutik martxora bitartean egongo da kanpaina martxan eta horretarako Udalak beste 30.000 euro bideratuko ditu.

Bestalde, COVID-19ari aurre egiteko beharrezkoak diren segurtasun eta babes neurriak bermatu ahal izateko, jarduera ekonomikoa prestatu edota egokitzeko egiten diren inbertsioetarako, Udalak ia 25.000 euroko aurrekontua jaso du lagun-tzetarako.

Beste ekimen bat Guztion Azoka deritzona da. Udalak Astiko elkartearekin hitzarmena sinatu du otarren zozketa kanpaina abiatzeko. Abenduan gauzatuko da kanpaina. Horretarako, Udalak 10.000 euro jarriko ditu eta Astikok 3.000.

Azkenik, Udalak ez die ostalariei 2021. urteko terrazen tasa kobratuko.

Hauek ez dira 2020an emandako laguntza bakarrak. Ekaina eta iraila artean ostalariei ia 85.000 euro eman zitzaizkien laguntzetan.