- Taxibusak ordutegi eta ibilbide berria estreinatuko ditu ikasturte honetan. Erabiltzaileei zerbitzu eraginkorragoa ematea da helburua: batetik bestera joateko denbora gutxiago beharko dute aurrerantzean. Ibilbidea hiru gunetan banatu dute, koloreen bidez. Gune bakoitza zeharkatuko du Taxibusak abiapuntua eta helmuga kaxkoa izanik. Gune bakoitza kaxkoarekin lotu dutenez, gehiagotan pasatuko da bertatik. Horri esker, Aginagara joan nahi duenak, esaterako, ez du Kalezar eta Arratzain inguruko ibilbide guztia autobusean pasatu beharko: kaxkoan taxibusa hartu, eta zortzi minutuan iritsiko da helmugara.

Ohi bezala, astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, bost txandatan: 7:30ean, 10.30ean, 13.30ean, 15.30ean eta 19.00etan. Mugikortasun arazoengatik geltokira hurbildu ezin dutenek 630 643 596 telefonora deitu eta etxeko atarian jasoko ditu Taxibusak.