- Zehar Kablea Sormen Taldeak (Uxue Bereziartua, Uxue Amonarriz eta Aitor Altuna gazteek osatua) aurkeztutako Belarri bero, bai esan? web seriea, eta, bestetik, Nagore Legarreta argazkilariaren Ibaia ez da toki bat, URUMEA argazkilaritza eta ikus-entzunezkoa uztartzen dituen proiektuek irabazi dute Hernaniko Udalak arte sorkuntza sustatzeko bekak. Beka hau 10.000 eurokoa da, bi lanan artean banatu beharrekoak.

Koro Etxeberria Kultura zinego-tziak bi proiektu irabazleen aurkezpenean azaldu zuen zergatik sortu zuen Udalak 2016an arte sorkuntza sustatzeko beka bat: "Sormena kultura eta artearen garapenerako ezinbestekoa da eta Hernanin sortzaile asko eta anitzak ditugu. Horregatik, sormena eta sortzaileak bultzatu, sustatu eta laguntzeko sortu genuen beka hau".

"Bekaren helburua da Hernaniko sortzaileen proiektuak eta asmoak ahalbideratzea, diruz laguntzea eta ikusgarritasuna ematea", erantsi zuen.

Lehen urteetan kale arte sorkun-tza izenarekin ezaguna zen beka hori, "artea eta kalea lotu zirelako eta, bereziki, arte plastikoetara bideratuta zegoelako: pintura, eskultura...", gogorazi zuen Kultura zinego-tziak. "Hausnarketa kolektibo baten ondoren, beste disziplinetara ere zabaldu nahi izan da; hala nola dan-tza, ikusentzunezkoak, musika, an-tzerkia, ea. Hala ere aukera gehiago eta hobeto banatzeko eta orekatzeko bi urtetik behin plastikoetara zuzen-tzen da eta beste bi urtetik behin gainontzeko disziplinetara", adierazi zuen Etxeberriak.

Arte sorkuntza sustatzeko bekak la urteko ibilbidea egin du. Jadanik bederatzi artista edo kolektiboen lanak aukeratu izan dira: bost gauzatu dira, bi kokatze edo buka-tze prozesuan daude, eta beste biak aste honetan aurkeztutakoak dira.

Ikusgai dauden lanak Ainara Azpiazu Axpiren Emakumearen omenezko horma-irudia (Ezkiaga pasealekuko frontoia), Aitor Ruiz de Eginoren Betitsua (Ave Maria parkea eta Atarrabiyo parkean dauden eskulturak), Iker Valleren eskultura (Ave Maria parkean), Mikel Eizmendiren zuri-beltzeko horma-irudia (Gay Murreko tunelean) eta Maider Kalonjeren Txori hegalari eta ameslaria horma-irudia (Karabeleko tunelean) dira.

Kokatze prozesuan Gotzon Huegun eskultura eta Ainara Garciaren argazkilaritza proiektua daude.

2020ko deialdiaren oinarriak prestatzen ari da Kultura Saila eta laster argitaratuko da deialdia. Lehen azaldu bezala, aurtengo deialdia arte plastikoen proiektuei dagokie.