- Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak herriko nerabeei (12 eta 17 urte bitartekoak) zuzendutako hainbat kirol eta kultura ikastaro labur eskainiko ditu irailean eta urrian zehar. Zaletasunak garatu edo berriak topatzeada helburua. Ikastaro guztiak modu seguruan burutu ahal izateko prestatu dira.

Honela, arku tiro ikastaroa irailaren 21, 23, 25 eta 30ean izango da arratsaldeko 16.00etatik 17.30era. Izen-ematea zabalik dago aste honetan zehar. Aldiz, BTT (mendiko bizikleta) ikastaroa urriaren 5etik 9ra eskainiko da 16.00etatik 18.00etara.

Kaxkardi Kirol Elkarteko kideak izango dira irakasle doakoak diren ikastaro hauetan. Hamar euroko fidantza eskatuko da lehen saioan eta ikastaro osoan parte hartzen dutenei fidantza bueltatuko zaie.

Bi ikastaroetarako izen-ematea online egingo da https://labur.eus/gy1CI helbidearen bitartez. Informazio gehiago @gaztetuhernani (twitter eta facebook eta @gazteria (instagram) sare sozialen bitartez, 943 337 004 telefonora deituz edo gazteria@hernani.eus helbidera idatziz jaso daiteke.

Gainera, uztailean COVID-19aren ondorioz bertan behera utzi zen eskalada ikastaroa berriro eskainiko da irailaren 22an, 24ean, 29an eta urriaren 1ean eta 2an. Kaxkardi da ere Santa Barbaran egingo den ikastaroaren dinamizatzailea. Ikastaroa 18 eta 30 urte bitartekoei eskainia dago. Plaza mugatuak ditu eta izen-ematea online egin behar da (https://labur.eus/sz697). Ikastaro hau ere doakoa da, baina hamar euroko fidantza eskatuko da.

Kulturari dagokionez, bi ikastaro antolatu dira Biteri kultur etxean.

Mindfulness ikastaroa larunbat goizetan izango da 11.30etik 13.00etara. Baraka Psikologia Integraleko Institutuko kide den Danel Iñurritegui Telleria izango da irakaslea. Haur Hezkuntzako irakasle eta Gizarte Hezkuntza diplomaduna, psikomotrizista eta mindfulness irakaslea da. Ordu eta erdiko zortzi saio izango dira guztira, urriaren 3tik azaroaren 28ra. Ikastaroaren prezioa 22 eurokoa izango da.

Azkenik, tatuaje diseinu ikastaroa asteazkenetan eskainiko da 18.00etatik 19.30era urriaren 7tik azaroaren 16ra. Iñaki Urruzola tatuaje egilea eta diseinatzailea izango da irakaslea. Matrikula 25 eurokoa da.

Izen-ematea online egin daiteke (https://labur.eus/YMC0) bi ikastaroetan. Azkeneko eguna hilaren 30a da. Informazio gehiago, 943 337 004 telefonoan, 10.00etatik 13.00etara.

Gazteentzako uztailean bertan behera gelditu zen eskalada ikastaroa datorren astetik aurrera berreskuratuko da