- Astigarragako kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen kanpainak bi aste egin ditu. Uztailaren 1etik 27.000 eurotik gora saldu dira bonuetan. Abuztuaren 31n amaituko da bonuak erosi eta erabiltzeko epea, beraz, oraindik ere badago aukera bertako kontsumoa berpizten laguntzeko.

Udaletxetik adierazi dutenez, bonuen erosketak anitzak izan dira, establezimendu mota ezberdinetan egin baitituzte herritarrek erosketak. Gainera, dagoeneko agortu dira zenbait establezimenduetako bonuak.

Azpimarratzekoa da baita ere hamaika establezimenduk 1.000 euro baino gehiagoko salmentak izan dituztela bonuetan, eta horietako bi 3.000 eurora iritsi direla. Horregatik, Udalak herritarrak zoriondu nahi ditu.

Deskontu-bonuak abuztuaren 31ra arte erosi ahal izango dira guztion.astigarraga.eus/azoka helbidean, eta erabiltzeko epea hori bera izango da.