- Bihar hasiko ditu Sasoi Eraikuntzak enpresak Mikel Laboa plazaren eta Artzabalgo parkearen arteko bidea oinezkoentzat presta-tzeko lanak: lau hilabetean amai-tzea aurreikusi dute. Obra osoaren kostua 161.744,95 eurokoa da, eta ia erdia (%46,96, hau da, 75.950,86 euro) aurreztuko du Usurbilgo Udalak, irisgarritasuna hobetzeagatik Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza bat lortu baitu. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, lanek zenbait traba eragin ditzakete trafikoan, baina, hasieran behintzat, ez da kalerik itxi beharko; aurrerago bai, baina orduan jakinaraziko dute.

Lanak zehazteko, bi zatitan banatu du bidea Sasoik: A eta B eremua. A eremua Artzabalgo parkearen sarreratik Kontzeju Zarra eta Zubiaurrenea kaleetako zebra bidera arteko zatia da; B eremua, berriz, Mikel Laboa plazaren sarreratik aipatu zebra bide horretarainoko aldapa.

A eremuan oinezkoei lehentasuna ematea bilatuko da, Borda Berriko espaloia luzatuz. B eremua berri-tzeko helburua Mikel Laboa plazaren, Askatasuna plazaren eta Kon-tzeju Zarra kaleen artean oinezkoen konexioa txukuntzea da.