- Irakaslerik ez izateagatik edo pandemiak iraun duen bitartean Lasarte-Oriako udal musika eskola itxita egoteagatik hartu ez diren eskolak kontuan izanda, Udalak %20 eta %100 arteko hobariak onetsi ditu 2020-2021 ikasturterako.

Konkretuki, %20ko hobaria izango dute musika-tresnako ikasle guztiek. Salbuespena trikitixa eta akordeoi ikasleak dira, hauen deskontua %50ekoa izango baita.

Azkenik, datorren ikasturtean ez dute matrikularik ordaindu beharko Hizkuntza Musikala bakarrik egiten duten eta ikasturtea errepikatu behar duten ikasleek.