- Lasarte-Oriako Udalak, Jai Batzordearekin batera, aurtengo San Pedro jaiak bertan behera uztea erabaki du. COVID-19aren pandemiaren ondorioz San Pedro jaiak normaltasunez ospatzeko modurik ez dagoenez gero, erabaki "mingarria" hartu behar izan du Udalak, nahiz eta espero duen, baldintzak betetzen direnean, jarduera tradizionaletako batzuk ospatu ahal izatea. San Pedroekin batera antolatzen diren Sorgin Jaiak ere bertan behera gelditu dira.

Erabakia aho batez hartu zuten Festen Batzordearen azken bileran, entitate sozialei eta talde politikoei kontsulta egin ondoren. Data horietarako "normaltasun berrira" iristeko bermerik ez dagoenez gero, eta iritsita ere festa-ekitaldiei zer nolako baldintzak ezarriko dizkien ez dakitenez, erabaki horri talde guztiek iritzi diote arrazoizkoena.

Gogorarazi zutenez, martxoaren hasieran, Udalak jaiak prestatzeko lanei ekin zien, eta San Pedro jaietarako dirulaguntzen deialdia martxan jartzera ere iritsi zen. Gauzak horrela, partida bat jaso da baldintzak aldekoak direnean festa jardueraren bat egiteko.