- Urnietako Udalak bere eraikin guztiak itxi zituenetik, bertan behera geratu zen liburutegiko aurrez aurreko zerbitzua ere. Dena den, Udalak irakurzaletasuna bultzatzen jarraitu nahi du. Horretarako, Euskadiko liburutegien eLiburutegia plataformaren bitartez, lau liburu gomendatuko ditu astero. Bi haur eta gaztetxoei zuzenduak egongo dira, eta beste bi, berriz, helduei. Hizkuntzari dagokionez, euskarazko zein gaztelaniazko liburuak gomendatuko dira.

Liburu horietaz gozatzeko, ezinbestekoa da plataforman izena ematea eta horretarako laguntza eskainiko du udal liburutegiko teknikariak (korreoa: liburu@urnieta.eus).

Aste honetako helduentzako gomendioak Nuria Gagoren Quiéreme siempre eta Toti Martínez de Lezearen Sorgin belarra dira. Haurrentzat, berriz, Miren y el romanticismo eta Zein usain dute oroitzapenek? proposatu dituzte.