- Hernaniko Udalak adi-tzera eman duenez, COVID-19ak merkataritzan, ostalaritzan eta turismoan eragin duen krisi larri honi aurre egiteko ezinbestekoa da herriko egoera erreala ezagu-tzea. Hori dela eta, Hernaniko Udalak galdetegi bat prestatu du arlo guzti horien errealitatea islatuko duen datu base eguneratua osatzeko asmoz.

Hernaniko Udalak prestatu duen galdetegi motz hori bete-tzea eskatzen zaie arlo horietako eragile guztiei. Epea bihar bertan amaituko da.

Galdetegia Hernaniko Udalaren eta Berriak elkartearen webguneetan eta sare sozialetan aurki daiteke, baita 676 194 803 WhatsApp zenbakian ere. Nahiago izanez gero, posta elektronikoz, gurutze-a@hernani.eus helbidean eska daiteke galdetegia.

Udalak adierazi duenez, inkesta honen erantzunak egoeraren diagnostiko erreala egiten lagunduko dute, gerora hartu behar diren neurriak egokienak izan daitezen.