ernanin elkartasuna adierazteko ekimen ugari sortzen ari dira. Horietako bat da behar duten kolektiboentzat maskarak egitea eta oparitzea.

Etxeberrin, esaterako, auzo elkartean elkartu ohi den emakume talde bat oso aktibo dabil. Jostunak izandakoak asko, etxean lortu ahal izan duten oihalak eta adinekoen etxean oso erabilita zeuden maindireak berreskuratu dituzte eta maskarak josten aritu dira.

Guztira, hamabi bat emakume aritu dira eta bakoitzak 20 bat maskara josi ditu. Maskarila horiek udaltzainentzat, brigadako langileentzat, beste udal langile batzuen-tzat eta erosketak egiteko bolondres taldeko kideentzat izan dira.

Horietaz gain, herriko beste emakume batzuek ere haien ekarpena egin dute eta etxean egin dituzten maskarak eskaini dizkiote Udalari.

Oihalezko maskarez gain, Hernani Lanbide Heziketa Zentroko ikasleek 3D inpresorarekin 120 babes-maskara ekoitzi dituzte, eta horietako batzuk herriko dendarien artean banatzen hasi da Udala.

Udalarekin lanean

Materiala

"Herrian elkartasun keinu asko sor-tzen ari dira eta herriak biziki esker-tzen ditu horrelako jarrerak. Denen-tzako, hernaniar guztien izenean, gure eskerrik beroenak", adierazi dute Udaletik.

Izan ere, Hernaniko Udalean, asteotan bizitzen ari diren egoera larria dela eta, ezohiko beharrak sortu dira eta babesteko materiala ezinbestekoa da udal langileek horiek segurtasunez egin ahal izateko.

Hala ere, eskaera izugarri handitu da eta, ez da batere erraza langileak babesteko behar diren ekipo guztiak lortzea. Alabaina, herriko enpresa batzuek material hori lortzen lagundu diote Udalari.

Adibidez, Electroquímica de Hernani enpresak 700 babesteko maskara eman dizkio Udalari. Horretaz gain, kaleko desinfekzioa egiteko erabiltzen den 600 litro sodio hipokloritoaz ere hornitu du.

Adarra industria hornitzaileak, bestalde, haiek ere babesteko materialaren eskaera egin behar zutela aprobetxatuta, eskaera berean Udalarena sartzea eskaini zioten Udalari, errazago eta bizkorrago eskura-tzeko.

Material hori guztia bideratzen ari da Udala behar diren zerbitzuetara, bereziki, adinekoen egoitzara, hondakinen bilketara eta kale garbiketara. Izan ere, arlo hauetan ari dira udal langile gehien lanean.

Orain dela egun batzuk, Udalak funtsezko zerbitzuak berrantolatu zituen. Hala, langile ugari etxetik ari dira lan egiten, baina beste batzuk orain funtsezko bihurtu diren eginbeharretara bideratu ziren: adinekoen egoitza, Udaltzaingoa eta kaleen desinfekzioa.