- Mendizabal komunikazio ez bortitzeko hezitzailea da, gizarte hezkuntzan diplomaduna eta psikopedagogian lizentziaduna. Haur masaje hezitzailea era bada. Haur, nerabe eta familian adituak konfinamenduak nola eragin dezakeen azalduko du, baita sortu daitezkeen albo ondorioak nola ekidin edo horiei aurre nola egin ere. Jaio berrietatik hasi eta hamabi urte bitarteko haurren inguruan jardungo du.

Hitzaldiak ordu erdiko iraupena izango du, 18.30ean hasita. Online egingo da, Streamyard bidez, eta YouTubetik zuzenean emango da. Hura jarraitzeko honako helbide honetara sartu beharko da: https://labur.eus/MntrI.

Ondoren, guraso zein interesatuei galderak egiteko aukera zabalduko zaie. Nerea Mendizabalek zuzenean erantzungo ditu. Hizlariari galderak egiteko edo kezkak helarazteko bi bide daude: YouTubeko txata edo Haur eta Gazteria Arloko WhatsAppa (telf.: 605 715 607).

Mendizabalek bere webgunean (nereamendizabal.eus) azaltzen duenez, duela hamarkada bat baino gehiago hasi zen bere ibilbidea komunikazioan sakontzen, bereziki familiaren eta eskolaren arteko harremanetan.

"Ziur nago, hezkuntzaren aurretik beharrezkoa dela, ahal den neurrian, besteengandik aldentzen gaituzten oztopoak kentzen, hezkuntza eta hazkuntza osasungarria sustatzeko eta ikaskuntza esanguratsua susta-tzeko", adierazten du.

Mendizabalek bere erronka zein den ere zehazten du: "Nire nahirik handiena Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) eredua bultzatzea da eta bereziki hezkuntza eta familien alorrean". "Ederra litzateke bihotzaren adimena arrazoiketaren adimenarekin modu eraginkorrean integratu ahal izatea, harreman harmonikoago eta aberatsagoak bizi ahal izateko", gaineratzen du.

Guzti hau lortzeko, psikologo honek hitzaldiak eta formakutza saioak antolatzen ditu.

Amaitzeko, Hernaniko Udaletik adierazi dutenez, "egun hauetan egoera berri bat bizitzen ari gara eta hezierari lotutako zalantza asko sor-tzen dira, adin-etapa bakoitzean ezberdinak direnak, gainera". Horregatik erabaki dute online hitzaldi hau antolatzea.