- Elikagai Bankuaren banaketa hileko lehen astelehenetan egin ohi da, baina konfinamenduaren ondorioz, familia asko ari da jasaten kalte ekonomiko handiak. Premia horiei erantzute aldera, banaketa aurreratzea erabaki zen.

Hala, elikagaien lehen banaketa martxoaren 27an egin zen Hernanin. Orduan elikagaiak helarazi zi-tzaien larrrialdi egoeran zeuden lau familiari. Martxoaren 30ean, berriz, etxez etxeko banaketarekin hasi ziren, eta 393 etxetara iritsi ziren.

Ohiko egoeran, erabiltzaileek beraiek joan behar izaten dute elikagaien bila, baina konfinamenduan egonda, udal langileak ari dira etxez etxe banaketa egiten. Egunean 80 bat etxetara joaten dira.

Elikagai Bankuaren beharra duten herritarrak telefono honetara dei dezakete: 617 296 214 (Joxan). Gogoratzekoa da elikagaiak jaso ahal izateko Hernanin erroldatuta egotea nahitaezko baldintza dela. Kalez kale hasten dira banaketak egiten, goizeko 8.00etan hasita eta etxeko atarian uzten zaie kutxa, aldez aurretik telefonoz jakinarazi ondoren.