Urnieta - Urnietako jubilatuen egoitzan erreforma integral bat egingo da eraikina hobeto aprobetxatzeko eta termikoki eraginkorragoa izan dadin. Lanak bi fasetan gauzatuko dira, kanpoko aldearekin hasiz eta barrukoarekin jarraituz.

Obraren lehenengo zatiak eraikina gaur egungo eskakizun termikoetarako egokitzeko balioko du eta 371.234 euroko kostua izango du. Horretarako, eraikinaren aurreko partean esku-hartuko da kanpoaldean isolamendu termikoa jarriz, eta uren filtrazioak deuseztatuz. Horretaz gain, oraingo leihoen ordez, eraginkoarragoak izango diren beltz koloreko berri batzuk ipiniko dira. Behin lanak amaituta, estetikoki itxura an-tzekoa izango du eraikinak, egungo koloreen antzekoak hautatu baitira. Lan horiek esleituta daude eta hurrengo asteetan hasiko dira.

Barrualdeko zatia, berriz, aipaturiko lanak amaitu eta gero egingo da. Barrualdeko esku-hartze integralarekin gaur egun erabiltzen ez diren solairuak erabiltzeko prest utziko dira. Modu horretan, Udalak espazio gehiago izango ditu herritarrei zerbitzuak eskaintzeko. Gogoratu behar da bertan eskaintzen dela orain pertsona nagusiei zuzendutako eguneko arreta zerbitzua. Gauzatuko diren hobekuntzak Denda Berrri pentsiodun eta jubilatuen elkartearekin landu dira.

Lanak aurrera eramateko Foru Aldundiak 450.000 euroko ekarpena egingo du.