Hernani - Hernaniko kultur ondarea aztertzeko eta ondarea.hernani.eus webgunean jasotako elementuak eguneratzeko eta osa-tzeko asmoz eginiko beka deialdia ebatzi du Hernaniko Udalak.

Aurkeztutako proiektuen artean, Hernaniko Kultur Ondarea berrikustea eta eguneratzea Haritz Muñoa hernaniarraren proiektua hautatu du epaimahaiak; Juan Ignacio Elizondo arkitektoak, Alfredo Moraza Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak eta Koro Etxeberria Kultura zinegotziak.

Hautatutako lanaren helburua Hernaniko kultur ondarearen garrantzia azpimarratzea da, herrian dauden elementuak ezagutaraztea eta horiei buruzko informazioa herritarren eskura jartzea. Horretarako, elementu horien analisia, eguneratzea eta errebisioa izango da eginbehar nagusia, arreta berezia jarriz Hernaniko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako katalagoetan jasota edota sailkatuta dauden elementuetan. Lana bukatuta, Hernaniko Udalak gida moduko bat argitaratzea aztertuko du.

Haritz Muñoa Historian lizen-tziatua da, eta ikasketak baditu Dokumentazioaren, Artxiboen eta Liburutegien kudeaketan, baita Kultur Ondarearen, Artxibo Historikoen eta Liburutegien zuzendaritzan ere.

Aurreko urteko proiektuak laster ondarea.hernani.eus webgunean ikusgai egongo dira.