Astigarraga - Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean, bi ibilbide prestatu ditu, Astigarraga ezagu-tzeko aukera ematen dutenak. Ibilbide laburrak dira; bata, Astigarragako ekialdeko mugarrien ibilbidea, lau ordu ingurukoa, eta bestea, Santiagomendiko ibilbidea, ordu eta erdikoa.

Igandean, otsailaren 2an, horietako ibilbide bat egiteko aukera egongo da Astigarragako ekialdeko mugarriena, hain zuzen ere. Parte hartu nahi dutenek 10.00etan elkartuko dira Apeztegi plazan eta handik abiatuko dira.

Ibilbide horiei buruzko oinarrizko informazioa eta bakoitzaren mapa Astigarragako Udalaren webgunean (http://www.astigarraga.eus/eu/ibilbideak) daude.

Konkretuki, mugarrien ibilbideari dagokionez, hamabi kilometroko luzeera du eta herrigunetik, Txoritokieta, Perurena eta Santiagomendira joango da, berriz herrigunera itzultzeko. Zailtasuna ertaina da.

Bigarren ibilbideak, Santiagomendiko itzuliak, aldiz, 3,8 kilometro soilik ditu eta zailtasun maila erraza da. - A.M.