Urnieta - Kantazaun Urnietako kantuzaleen taldea da eta hilabetero kantu kalejira bat antolatu ohi du herria girotzeko. Otsailaren 1ekoa ordea, berezia izango da, egun osoko egitaraua antolatu baitute. Egun osoa kantuan igaro asmoz bazkaria ere izango da.

Beraz, datorren larunbatean, 12.00etatik 14.00tara kantujiran arituko dira kalez kale ohi duten moduan, baina 14.30ean bazkaria hasiko dute Lekaio kultur etxean. Menua entsalada, paella, postrea eta kafea barne da.

Bazkaria ere berezia izango da, kantu bazkari bat izango baita. Izan ere, Lourdes Iriondo eta Xabier Lete herritarrak omenduko dituzte bere abestiekin.

Tiketak Kantazaun taldeko kideek aditzera eman dutenez, dagoeneko tiketak salgai daude. Beraz, bazkarira joateko interesa dutenek tiketa erosteko aukera dute Bikain kafetegian arratsaldez, 17.00etatik 19.00etara bitartean, urtarrilaren 28a arte. - A.M.