Astigarraga- Astigarragako Udalak belaunaldien arteko proiektu berri bat jarri du martxan. Proiektuan Martuteneko DBH 3. eta 4 .mailako ikasleek eta herriko adineko pertsonek, hartuko dute parte, Bat, Bi ta Hiru enpresako bi dinamiza-tzailez lagunduta.

Proiektu honen helburua belaunaldi ezberdinen arteko harremana sendotzea izango da; interes komunak elkarbanatuz eta guztiek duten ezagutza partekatuz.

Martxoaren bukaera arte zazpi saio egingo dira, eta bakoi-tzean ikasle desberdinek parte hartu dute. Saio bakoitzean gai ezberdin bat landuko dat. Esaterako, lehenengo saioa gaur izango da eta sare sozialen gaia landuko da. Tailer batzuk Galtzaur jubilatuen egoitzan eta beste ba-tzuk herriko kaleetan egingo dira, 11.30etik 14.30era. - A.M.