Astigarraga - Aurten ere Astigarragako herriak bat egin du Saharako errefuxiatuentzat janaria biltzeko proiektuarekin. Herri Eskolan janari bilketa martxan da urtarrilaren 14tik, eta asteartera arte egongo da bertan janaria uzteko aukera.

Herriko dendetan, ordea, urtarrilaren 17an hasi da bilketa eta 24ra arte zabalduko da.

Kanpainan parte hartuko duten dendak hauek dira: Alicia frutadenda, Coviran Ainhoa, Coviran Isabel, Eroski, Ezpela naturdenda eta Zubitxo frutadenda.

Behar diren elikagaiak arroza, pasta, atun eta sardinak oliotan, azukrea eta dilistak dira. Bestalde, emakumeentzako konpresak ere behar dituzte.

Elikagai hauek otsailean irtengo den Karabana Solidarioan joango da Tindoufen (Algeria) dauden saharar errefuxiatuentzat. - A.M.