Usurbil. Aldaketak izan dira Usurbilgo udaletxeko harreran. Lehen zegoen mostradorea kendu dute, langileen eta herritarren arteko distantzia txikituz, irudian ikus daitekenez. Hala, edozein tramite egitera joandako herritarrak gertuago eta aurrez aurre hitz egin ahal izango du harrerako bi langileekin: aulkiak jarri dituzte bakoitzaren mahaietan bertan, arreta gertukoagoa eta diskretoagoa izateko. Administrazio elektronikorako bidean jarria dago jada Usurbilgo Udala, eta horren barruan kokatu behar da aldaketa. Argazkia: N.G.