Lasarte-Oria - Lasarte-Oriako Udalak bizikidetza normaliza-tzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu Antonio Mercero gunean, asteartetik ostegunera. Ekitaldiak 19.00etan izango dira.

Jardunaldiak, herritarrentzako irekiak, udal taldeak bizikidetzaren inguruan aspaldi egiten ari diren hausnarketa lan baten emaitza dira. Jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta daude.

Egitaraua Asteartean Reconciliación dokumentala gaztelaniaz botako dute. Lan honek Juan María Uriarte gotzain emerituak idatzitako liburua du oinarri. Liburu horretan, biktima desberdinen senitartekoen arteko elkarrizketak jasotzen dira: ETAren, Komando Autonomoen, GALen eta baita poliziaren gehiegikerien biktimak ere.

Asteazkenean antzerkia, musika eta pintura uztartzen dituen Biziminak ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Emanaldia euskaraz izango da. Bizikidetza, egunero lantzen den gaia da, unibertsala dena zein gertukoa. Eta lan honek hainbat galdera plazaratzen ditu: Zergatik gara multzo beteko edo besteko?, Eta inongo ez nahiko begenu izan?, Zer da erabakitzea?

Azkenik, ostegunean, El valor de la autocrítica dokumentala ikusteko parada egongo da gaztelaniaz. Dokumentalak beren iraganaren irakurketa kritikoa egiten duten pertsonen lekuko-tzak aurkezten ditu. ETAko eta KASeko kide ohiak dira, Italiako Brigada Gorrietakoak, eta Ipar Irlandako IRA eta UVF unionistakoak. - A.M.