Hernani - Euskararen erabilera arlo guztietan bermatzeko asmoz, Hernaniko Euskara Saila 2003an hasi zen Biteri kultur etxeko ikastaroen hizkuntzan eragiten. Kultur etxeak eskain-tzen dituen ikastaroen %60 euskaraz ematen dira, eta herritarren balorazioa oso ona da, %90 gustura azaldu baita hizkuntza irizpideekin. Euskara bizitzaren esparru guztietan emateko ahaleginean beste urrats bat da.

Biterin klaseak emateko enpresa bat du kontratatua Udalak, Artetik Elkarte Kulturala; eta kultur etxean lan egiten duten monitore guztiak dira elebidunak. Hori da, zerbitzua kontratatu ahal izateko, Udalak jartzen duen hizkuntza betebeharretako bat.

Ikastaro batean izena ematera doan herritarrak, matrikula orria betetzean, zehaztu behar izaten du euskaraz ulertzen duen ala ez. Gaur egun ikastaroak egiten ari diren ikasleen %90 gai dira monitoreak euskaraz emandako azalpena ulertzeko. 2003. urtetik hona hamabost puntu egin du gora ikastaroetan euskaraz uler-tzen dutenen kopuruak.

2019-2020 ikasturterako 25 ikastaro eskaini ditu Udalak kultur etxean, horietatik hamabost, euskaraz: ?altzarien itxura berri-tzea, antzerkia, argazkigintza digitala, arropa konponketa (bi talde), dantza garaikidea (bi talde), dantza latinoak, egur taila, patchwork, pintura, tai-chi, yoga (bi talde) eta zeramika?.

Nahikoa izaten da herritarra gai izatea monitoreak euskaraz emandako azalpena ulertzeko; ez da ezinbestekoa euskaraz komunikatzeko gai izatea. - A.M.