Urnieta Urnietan Olentzero eta Mari Domingiren etorrera astelehenean izango da, Egape Dantza Taldeak antolatuta. Berrasoeta parketik San Joan plazaraino ibilbidea gauzatuko dute 17.30ean hasita. Olentzerok eta Mari Domingik harrera egingo diete Urnietako haur guztiei eta bere gutuna emateko aukera izango dute. Ibilbidea osa-tzen duten bitartean bide mozketa puntualak egongo dira. A.M.