- Pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren, bihar hamabigarren Muxiko Eguna ospatuko da Errenterian, Beti Prest Dantza Taldea elkarteak antolatuta.

Egitarauari dagokionez, jaialdia 12.00etan hasiko da Herriko Enparantzan (Koldo Mitxelena ikastetxean euria egiten badu), Alaken taldeko eta Errenteriako dultzaineroen zuzeneko musikarekin. Ohi bezala, Larrain dan-tzaren ondoren, bertaratzen direnek pintxo eta sagardo trago bat hartzeko aukera izango dute, indarrak berreskuratzeko.

Beti Prest taldeak oporrak hartu eta urrian bere hileroko jardueretara itzuliko da.