- Bi urteko ezinbesteko geldialdiaren ondoren, bihar Gipuzkoa plazan Hondarribiko Herri Kanta Jaialdia bueltan izango da. Aurtengoa 31. edizioa izango da eta goizeko 11.00etan hasiko da. Udaleko Kultura departamentuak antolatzen du. Zortzi abesbatza igoko dira oholtza gainera: Billabak, Goxoki, Kardiñeruak, Klink Korua, Olagarro, Surbesta, Xarmanta eta Zumardikoak. Abesbatza bakoitzak bi kanta herrikoiak abestuko ditu.