- Hondarribiko aisialdi nautikoko jarduerak Itsasoratu izeneko jardunaldi batean batuko dira, datorren larunbatean, hilak 14, Hondarribiko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Sailak Bidasoa Bizirikekin lankide-tzan antolatutako ekimenean. Hala, hamaika enpresa bilduko dira Hondarribiko Kirol Portuan maiatzaren 14an, larunbata, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara, euren itsas jarduerak ezagutarazteko eta probatzeko aukera emateko. Topaketa irekia eta doakoa izango da. Eskaintza zabala adin guztietakoa izango da, zozketa eta doako tailerrekin. "Aurten gainera Kirol Kaiko ostalariak ere batu egin dira, Kaiteam elkartearen barnean daudenak", azaldu zuen atzo Maria Serrano zinegotziak. Erakustaldi, tailer, zozketa eta deskontuz beteriko jardunaldia izango da, itsasoarekiko pasioaz eta aisialdi nautikoko hainbat jarduerez gozatzeko.