- Errenteriako Torrekua eraikinean kokatutako Habian! inkubagailuaren parte diren lau sortzaileek, asteburu honetatik ekainaren 26ra arte, ehunen eta bitxien bilduma berria ikusgai izango dute Jan-tziaren Zentroan.

Lau diseinatzaileak Saioa Matxain, Anne Gajate, Rubén Pantiga eta Ainhoa Ibarguren dira eta Torrekuan beren marka sortu dute: SAI-SUO, Anne Gago, KIBO Moda Consciente eta APH, hurrenez hurren.

Hau Jantziaren Zentroaren eta Habian! inkubagailuko artisau-sor-tzaileen arteko elkarlanaren emai-tza den hirugarren erakusketa da.

Erakusketa hau doan ikus daiteke Kapitain-Etxeko beheko solairuan. Ordutegia honako hau da: larunbatetan, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara eta igandeetan eta jai egunetan, goizez bakarrik, 11.00etatik 14.00etara.

Konkretuki, erakusketan Saioa Matxainek (Errenteria, 1989) hamar urtetan SAI SUOn egindako sei bildumetako hainbat pieza jarriko ditu erakusgai, bere sormen ibilbidea islatuz.

Anne Gajatek (Errenteria 1990) Anne Gago markaren udaberri-udako bilduma berria aurkeztuko du. Metaverso da diseinatzailearen proposamen berria.

Rubén Pantigak (Asturias, 1979) KIBOren eskutik UpcycledWorld proposamena dakar. Upcycling (birziklapena) teknikaren bidez, diseinu bakarrak aurkezten dira.

Azkenik, Ainhoa Ibarguren (Haiti, 1999) bitxi-diseinatzaileak Kapitain-Etxean jarriko du ikusgai lehen aldiz bere bilduma. APHko diseinuak estilo minimalistako bitxiak dira, arkitektura eta arte modernoan inspiratutakoak eta lege-zilarrez eginak.

Esan bezala, Torrekua eraikinean kokatutako Habian! inkubagailuaren parte dira lau sortzaileak. Proiektu hau 2016an sortu zen Errenteriako Udalaren eta Oarsoaldea agentziaren eskutik, ekintzaileen artisau proiektu artistikoak edo teknologikoak laguntzeko.