- Datorren asteazkenean, martxoak 23tik aurrera, asteazkenero Zumardian egiten den bertako produktuen azoka Damarri plazara itzuliko da, coronabirusaren pandemiak tokiz aldatu zuen arte egiten zen inguru berean. Ordutegia betikoa izango da: 8.00etatik 12.30era. Aldiz, larunbatetako azoka, orain arte bezala, San Pedro kalean egiten jarraituko da.